XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure Teleprozesu Sarea ON-LINE eta REAL-TIME delakoak, 1978-ko Abenduaren 31an, 232 IBM 2970/5 zentru ezberdinekin ari zen harremanetan, eta probintziako 100 sukurtsaletan, Madrileko sukurtsalean nahiz zentraleko bulegoetan ezarri zirenez gero, Kontu Korronte eta Ageriko Aurrezki sailetan 35.000 eragiketa burutzen dira egun oro.

Amaiturik ditugu ere Teleprozesu sistema berriaren azterkuntza eta programaketa, eta orain arte Mezu Prozesu programen oinarri erabili SOFTWARE prozedura horretatik guztiz diferentea den beste batetaz baliatuko gara hemendik aurrera.

Hala, egin diren aldakuntza hauen bitartez, aurrerapen handiak ezarri dizkiogu gure sareari, zentruekin konektatzeko, eragiketa posibilitateak ugaltzeko eta Teleprozesuan sortu ohi diren ezinbesteko etendurak saihestuaz denbora irabazteko.

Datuak biltzeko oinarri eremuan DL/1 eta USAM teknikak erabiltzen hasirik gara, eta 1979-ko lehen hiruhilabetekoan honako sail hauetara aplikatuko: - Pertsonala.

- Mailegu, Kreditu eta Abalen Gestio.

- Kontabilitate Orokorra.

Teleprozesuaren proiektuz eta datu oinarriez aparte, eginkizun gehiagorik ere leporatu Informatika Zerbitzuak.

Garrantzizkoen edo konplexuenak bezala seinala daitezke: - Organismo publikoentzat informaketa (dibidendo, bezeroen fitxategi, errentak, etab).

- Efektuen deskontu sistema mekanizatua, 1978-ko Maiatzean funtzionatzen hasi zelarik.

- Gure bezeroen fitxetan bakoitzaren Nortasun Agiri Karneta (DNI) ezartzea.

- Bezeroen oinarrizko datuen formatu berria.

- Kontu Korronte eta Ageriko Aurrezkietarako BATCH prozesuen berrestrukturatzea.

- Sistema interaktiboa (CMS) programak kreatzeko eta txukuntzeko, pantallak erabiltzen direlarik.

DATU PROZESUA